“Urteetatik haratago: bizitza eta esperientzia istorioak”
Irurtzun aldeko Oinarrizko Gizarte Zerbitzutik, “Urteetatik haratago: bizitza eta esperientzia istorioak” izeneko argazki-erakusketa antolatzea proposatu da, gure komunitateko adineko pertsonak ikusarazteko eta haien balioa nabarmentzeko helburuarekin.
Ekimen honek adineko pertsonak eguneroko bizitzako egoeretan erakutsi nahi ditu, gizartean duten funtsezko papera eta bizitza pertsonal zein sozialean egiten duten ekarpena azpimarratuz. Irudi zintzo eta hunkigarrien bidez, esperientziaren edertasuna eta urteek bakarrik ematen duten jakinduria islatu nahi dira.
Argazki bakoitza bizitza eraikien lekukotasun bisuala izango da, kontatu beharreko istorioak eta balio handiko uneak jasoz. Erakusketa honetan, aurpegi bakoitza mundu bat da; begirada bakoitza, istorio bat; eta irribarre bakoitza, ondare bat.
Hezkuntza-ekimen honen lehen edizioan, eskualde osoko Etxez Etxeko Laguntza Zerbitzuko erabiltzaile batzuek parte hartu dute.
Halako ekimenek udalerriko bizitza kulturala aberasten dute, zahartzaroaren irudi positiboa sustatzen dute eta ingurune lagunkoi eta parte-hartzaileak bultzatzen dituzte.

