Harrera eta Orientazio Soziala

Harrera eta orientazio sozialeko programa gizarte zerbitzuetara sartzeko atea da.

Hain zuzen ere, bere helburua da herritarren eskaerak jasotzea eta haien arazo sozialei lehen erantzun bat ematea.

Harrera programatik ezin zaionean premiari erantzun, zerbitzuaren gainerako programen prestazioetara ematen zaie sarbidea, bai eta Nafarroako Gobernuko Gizarte Eskubideen Departamentuko baliabide espezializatuetara edota gizarte babeseko beste sistema batzuetara ere (Nafarroako Enplegu Zerbitzua-Nafar Lansare, SEPE, GSIN, Osasunbidea, Hezkuntza Departamentua e. a.).

Irurtzun Eskualdeko Gizarte Zerbitzuen Mankomunitateak prestazio propioak ditu, gizarteratze prozesuetarako edota gizarte larrialdietarako laguntzak kudeatzeko ordenantza baten bidez arautuak.