Gizarteratze Programa             

 

GIZARTERATZE PROGRAMA

Zaurgarritasun bereziko egoerak badira (langabezia luzea, gaixotasun mentala, prekarietate ekonomikoko aldia, e. a.), komunitateko edozein kideri eragin diezaioketenak. Egoera horietan, berehalako laguntza behar izaten da, eragindako pertsonari egoera kroniko bihurtzea eta luzaroan baztertua egotea saihesteko.

Programa honen bidez, pertsonekin esku hartzen da norberaren bizitza pertsonala eta familiarra errazteko eta birbideratzeko, arazoen eraginpean dagoen edozein eremutan (enplegua, osasuna, etxebizitza eta hezkuntza). Gizarteratzeko eta laneratzeko prozesuetan orientatuz eta lagunduz egiten da, autonomia pertsonala ahalik eta gehien handitzeko, ibilbide pertsonalizatuak sortuz, non pertsonak bere aldaketa-prozesuan agente aktibo izateko konpromisoa hartzen baituen.

 

Gizarte enplegu babestua

Gizarteratze programatik gizarte enplegu babestuaren programa kudeatzen da. Gizarte bazterkeria egoeran edo baztertuta egoteko arriskuan dauden pertsonak aldi baterako kontratatzeko proiektua da. Pertsona horiek garbiketa, lorezaintza, mantentze eta kontserbazio lanak egiten dituzte. Irurtzun Eskualdeko Gizarte Zerbitzuen Mankomunitateak eta inguruko udalek sustatu eta garatzen dituzte lan horiek.

Helburua da pertsona horiei lan ohiturak eta trebetasunak eskuratzen laguntzea laneratzeko aukerak hobetzeko. Horretarako prestakuntza ematen zaie interes kolektiboko jarduerak burutzen dituzten bitartean.

  • Parte-hartzaileek udaletako udal-brigadekin batera egiten dute lan, zerbitzu anitzetako peoi gisa.
  • Irurtzun Eskualdeko Oinarrizko Gizarte Zerbitzuen Mankomunitatean Iturraskarri proiektua dugu. Izaera sozialeko proiektua da, helburu turistikoa duena eta kultura eta natura zaintzeko xedeak dituena. 2006. urtean jarri zen martxan, eta urte hauetan guztietan, besteak beste garbitokiak, iturriak, askak, zubiak eta berdeguneak berritu dira. Horretaz gain, zonaldeko herriak lotzen dituzten bideak garbitu eta seinaleztatu dira eta bertan mantentze-lanak egin dira. Horietako asko bat egiten dute, gainera, natura bideekin, Donejakue bidearekin, errege-bideekin, errege-abelbideekin, mandazainen bideekin, suebakiekin, gurdibideekin eta xendekin. Horiek guztiek historia, bitxikeria, edertasun eta ezagutza ugari gordetzen dute bere barnean. Horiei buruzko ezagutza bultzatu nahi da, merezi duten errespetuaz eta zaintzaz sentiberatzeko eta, aldi berean, baloratuak eta gozatuak izateko.

 

Esku-hartze komunitarioa

  • Sentiberatzea: Komunitateari eta toki-entitateei zuzendutako jarduerak pertsona hauei eragiten dieten arazoei buruzkoak, gizarte-jarrera positiboak sustatzeko jarduerak eta prebentzio kanpainak, besteak beste.
  • Kooperazioa: Komunitatean gizarte laguntza emateko moduak bultzatzea (boluntariotza eta gizarte laguntzako sareak, adibidez) eta komunitateko jarduerak bultzatzea edota horietan parte hartzea, besteak beste.

 

Arduradun profesionalak

Programa hau Irurtzun Eskualdeko Gizarte Zerbitzuen Mankomunitateko gizarte hezitzaile batek eta gizarte langile batek kudeatzen dute.