Haurrak eta familia zaintzeko programa

Haurrak eta familia zaintzeko programaren xedea da adingabeei haien garapen pertsonala ahalbidetuko dien ingurunea bermatzea, babes mekanismoen bidez eta laguntza pertsonala, familiarra eta soziala emanez, honako jarduera hauen bidez:

 

Familiei laguntza, orientazioa eta aholkularitza ematea.

 

Adingabeengan balizko arrisku-egoeren hautemate goiztiarra.

 

Atzemandako egoeretan ikerketa eta balorazioa egitea eta, beharrezkoa izanez gero, baliabide espezializatuetara edo zuzeneko esku-hartzera bideratzea.

Inguruko gainerako gizarte eragileekin sarean lan egitea: lehen eta bigarren hezkuntzako ikastetxeak, haur eskolak, pediatria zerbitzua, osasun mentaleko sarea eta beste baliabide batzuk.

Banaka, familian eta gizartean harreman osasungarriak eraikitzen lagunduko duen prebentzio lana.